Testu mezuak
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu. Mezu
luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek
bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak eta bestelako
ikurrak dituzten karaktereek eta hizkuntza jakin batzuetako karaktereek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.
Pantailaren goiko parteko adierazle batek erabiltzeke dagoen karaktere kopurua
erakusten du, baita beharrezko mezu kopurua ere.
Testuzko edo e-mail bidezko mezurik bidali baino lehen, zure mezu zentroaren
zenbakia gorde behar duzu. Hautatu Menua > Mezularitza > Mezu-ezarpenak >
Testu mezuak > Mezu zentroak > Zentroa gehitu, izen bat idatzi eta zerbitzu
hornitzailearen zenbakia.