Galeria
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
39
13. Media
Kamera eta bideoa
Kamera inkorporatuaren bidez, argazkiak atera eta bideo klipak graba ditzakezu.
Argazki bat atera
Argazki tinkoa funtzioa erabiltzeko, kamera tekla sakatu; edo bideo funtzioa piztuta
badago, ezkerretara edo eskuinetara joan.
Zooma handitu edo txikitzeko kamera moduan, joan gora eta behera, edo bolumen
teklak sakatu.
Argazki bat egiteko, sakatu kamera tekla. Telefonoak memoria txartelean, baldin
badago, edo telefonoaren memorian gordetzen ditu argazkiak.
Hautatu Aukera > Flash-a > Piztu flash-a argazki guztiak kamera flash-arekin
egiteko; edo Automatikoa flash-a automatikoki aktibatzeko argi baldintzak ilunak
direnean. Segurtasun distantzia bat manten ezazu flasha erabiltzerakoan. Ez erabili
flasha pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali flasha argazkia ateratzen ari zaren
bitartean.
Egin bezain laster argazki bat ikusteko, hautatu Aukera > Ezarpenak > Irud.
aurreikus. denb. eta aurrebista denbora. Aurrebista denboran zehar, hautatu Atzera
beste argazki bat egiteko, edo Bidali argazkia multimedia mezu gisa bidaltzeko.
Zure gailuak 2048x1536 pixel dituzten irudiak atzematen ditu.
Bideo klip bat grabatzea
Bideo funtzioa aktibatzeko, sakatu eta eutsi sakatuta kamera tekla, edo kamera
funtzioa piztuta badago, ezkerretara edo eskuinetara joan.
Bideo grabazioa hasteko, hautatu Grabatu edo sakatu kamera tekla; grabazioa
gelditzeko, hautatu Etena edo sakatu kamera tekla; grabatzen jarraitzeko, hautatu
Jarraitu edo sakatu kamera tekla; grabazioa gelditzeko, hautatu Gelditu.
Telefonoak memoria txartelean, baldin badago, edo telefonoaren memorian gordetzen
ditu bideo klipak.
Kamera eta bideo aukerak
Filtro bat erabiltzeko, hautatu Aukera > Efektuak.
Kamera argi baldintzei egokitzeko, hautatu Aukera > Zurien balantzea.
Beste kamera eta bideo aukerak ikusteko eta irudi eta bideoak gordetzea hautatzeko,
hautatu Aukera > Ezarpenak.