
Deien erregistroa
© 2008 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
29

8. Kokaleku erregistroa
Sareak kokapen eskaera bat bidal diezazuke (sareko zerbitzua). Harpidetzeko eta
kokapen informazioa ematea edo ez ematea adosteko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Kokapen eskaera onartzeko edo eskaerari uko egiteko, hautatu Onartu edo Ezetsi.
Eskaeraz konturatzen ez bazara, telefonoak automatikoki onartu edo ukatu egingo du,
zerbitzu hornitzailearekin adostutakoaren arabera.
Azkeneko 10 pribatutasun jakinarazpenei eta eskaerei buruzko informazioa ikusteko,
hautatu Menua > Erregistroa > Kokapena > Kokapen-loga.
9. Konektibitatea
Zure telefonoak beste telefonoekin konektatzeko eta datuak bidaltzeko eta jasotzeko
hainbat funtzio ditu.
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiak aukera ematen dizu telefonoa irrati uhinak erabiltzen dituen
Bluetooth gailu bateragarri batera konektatzeko, 10 metroko (32 oin) esparruan.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2,0 + EDR , eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: 2,0 + EDR sarbide orokorra, sarerako sarbidea, objektu orokorren
aldaketa, advanced audio distribution, zerbitzu aurkikuntza aplikazioa, telefono
liburuari sarbidea, audio eta bideorako urruneko kontrola, esku libreak, aurikularrak,
objektuen karga, artxibategien transferentzia, telefonozko sareratzea, SIM sarbidea eta
serieko ataka. Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokiak onartutako osagarri
homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu
gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta, beraz,
bateriaren iraupena murrizten dute.
Bluetooth konexio bat ezarri
Hautatu Menua > Ezarpenak > Konektibitatea > Bluetootha eta jarraitu hurrengo
urratsak:
1. Hautatu Nire telefonoaren iz. eta idatzi izen bat zure telefonoarentzat.
2. Bluetooth konektibitatea aktibatzeko, hautatu Bluetooth > Piztuta. Bluetooth
aktibo dagoela adierazten du.
3. Zure telefonoa audi hobekuntza bati konektatzeko, hautatu Aud. osagarri.
konek. eta konektatu nahi duzun gailua.
4. Telefonoaren esparru barruan dauden Bluetooth sistemako edozein gailuri
parekatzeko, hautatu Gailu parekatuak > Gailu berria gehitu.